ESZENA

Kalerki-Kale Antzerki Topaketak Zarautzen

Bi ikuskizun izango dira topaketen lehen egunean, uztailaren 8an. Zarautzeko Kalerki-Kale Antzerki Topaketak Ginol taldearen Birusak erasoan lanarekin hasiko dira. Zarauzko Alproja taldeak sortutako ikuskizun berria ere Kalerkiren lehen egunean izango da ikusgai.
Efimer konpainiaren Lo Monstre kalejirarekin hasiko dira 9ko ekitaldiak, Lleidako taldearen proposamena herensugea irudikatzen duen txotxongilo erraldoi batez baliatzen da saioa burutzeko.
Murmullo eta Metralleta Txiletik gerturatuko den konpainia da.
Jean-Baptiste Duperray zuzentzen duen Quidam konpainiak sortu berri duen L'Effet Sphère lanarekin amaituko dira ostiraleko agerraldiak.
Granadako Vagalume taldeak Nostras Ladamus ikuskizuna ekarriko du. Larunbateko saioak irekiko dituen proposamen honek, 40 urte direla Lurretik abiatu eta espazioko bidea hartu zuen taldea islatzen du.

Habitus mundi lan arrakastatsua ere Zarautzen egongo da. Umorea ardatz nagusia dela, Habitus Mundi ikuskizuneko protagonistak ebanjelioa zabaltzeko xedez kaleetara irten diren fraideak dira. Halere, urteetan zorrotz eraikitako bizitza santuaren zutabeak kolokan jarriko zaizkie munduak ematen dituen plazer txiki zein handiak ezagutzen dituztenean. Antzezlanak musika, dantza, antzerkia eta piroteknia uztartzen ditu, kabaret eta Music-hallaren giroan murgilduz.
Eta amaitzeko Kataluniako Visitants taldearen Ruralfoc lana ikusi ahal izango da Kalerki-Kale Antzerki Topaketa hauetan.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button