ESZENA

Ume, gazte eta helduentzako antzerki tailerrak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen BilbaoEszenak, Baliabide Eszenikoen Zentroak, datorren urrian zabalduko du ikasturtea, eta haurrei, gazteei eta helduei zuzendutako antzerki tailerrak abiatuko ditu. Izen-ematea irailaren 27an zabalduko da urriaren 6ra arte. Ikastaroa, antzerkian eta eszenaren munduan interesa duten pertsona guztiei dago zuzenduta.

Duela urte batzuk BilbaoEszena antzerki tailerrak antolatzen hasi zen umeentzat (8 urtetik 11 urtera) eta gazteentzat (12 urtetik 16 urtera). Umeei eta gazteei zuzendutako tailer guztiak euskaraz eskainiko dira, ostiral guztietan, arratsaldez, datorren urriaren 18tik ekainera bitartean. 

Tailer horiek hiru helburu nagusi dituzte: Bilbon antzerkia sustatzea eta zabaltzea umeen eta gazteen artean; antzerki jardunaldietan interesa duten umeak eta gazteak prestatzea eta antzerkiko arteetan zaletuak sortzea.

Beste aldetik, helduei zuzendutako prestakuntzak umeei eta gazteei zuzendutako tailerren helburu berberak ditu. Azken ikasturtean bakarrik, 100 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte prestakuntza eskaintza honetan.

Aurre-inskripzioa Bilboko Udaleko webgunearen bitartez egin ahal da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button