ARTEA

“Boogity Shu” erakusketa, Bizkaiko Batzar Nagusietako Aretoan

Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan Intza Arakistain Lopetegi eta Sara Ayesa Ruiz artisten Boogity shu erakusketa ikusgai dago maiatzaren 28ra arte. Erakusketa Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Leioako Arte Ederren Fakultateak EHUren Bizkaiko campusean trebatutako artistei bultzada emateko sinatutako hitzarmenaren barruan dago.

Aukeratutako izenburua beste pertsona batenganako maitasuna adierazteko Barry Mannen Who put the bomb abestian erabiltzen diren hitzetatik atera dute, “antza, ohiko berbak ez direlako nahiko”. Eta hala pinturaren bidez, Arakistain eta Ayesa euren desioari forma ematen saiatu dira “modu propio eta berezian, egiteko modu barriak eten barik bilatuz” eta “existiduten danagaz batzuetan ez dogulako lortzen transmitidu gura dogun horretara behar beste hurbiltzea”.
Erakusketan, Intza Arakistainek eta Sara Ayesak kolore askotako koktela eskaintzen dute “desiotik jaiotzen dan” erakusketa delako.

Gogoratu, Boogity shu erakusketa maiatzaren 28ra arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button