ARTEA

“Zure begiak bestearenak dira” izeneko erakusketa, Bilbon

EHUko Arte Ederretako Fakultadeko Pintura Masterreko Leire Lacunza Miranda eta Ibon Landa Amutxategik  Zure begiak bestearenak dira izeneko erakusketa paratu dute Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan. Erakusketa abenduaren 28era arte egongo da zabalik.

Ohi den bezala, Bizkaiko Batzarrek hainbat urtetan EHUko Arte Ederretako Fakultatearekin daukan akordioari esker Bizkaian presatutako talentu berriek egiten duten lana zabaltzen da, eta hala, Batzar Nagusiek Euskal Unibertsitate Publikoko promozio berriko ikasleen erakusketa jasoko dute, oraingo honetan 12 artelanen bitartez sorkuntzarako hainbat teknikatan sakontzen duten artista birekin: Leire Lacunza Miranda eta Ibon Landa Amutxategi.
“Ibonek tinta txinatarra eta kola zuria erabiltzen ditu batez be. Leirek, barriz, zinta, azetatoa, kuterra eta ordenagailua, batez be. Erakusketak ezusteko bat be gordetan dau, izan be, erakusketaren katalogoaren bitartez berbaldi paraleloa asmau dabe. Bertan, erakusten diran lanen nahasketak erakusketaren beste dimentsino bat islatzen dau. Izan be, paperean, ez dakigu noiz hasten dan baten eta bestearen maisutasuna”.

Bion arteko lanetan truke prozesua gertatu da, bakotxak bestearen lanarekin jolastu du eta hortik dator izenburua Zure begiak bestearenak dira.

Diogun bezala, erakusketa abenduaren 28era arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button