Musika, argazkilaritza, poesia, ilustrazioa eta pop up store delakoa uztartuko dira barikuan, maiatzak 14, Bilborocken,16:00etatik aurrera. Hala, gazteek proiektuak partekatu eta, hainbat diziplina artistikotatik abiatuta, elkarren artean sortzeko aukera izango dute egun horretan, #Imagifulleguna ekitaldiari esker. Bilboko Udalak bultzatu eta garatu duen Ideiak Martxan programaren barruan kokatu behar da ekimena
Programa berezia 16:00etatik 18:00etara bitartean garatuko da, Bilborockeko Lab Aretoan. Arte plastikoen arloko hainbat proposamen ikusi ahalko dira, hala nola Adricalyptica Desing, bitxiak lantzeko praktikak; Marielita Color. antzinako kulturekiko errespetuan oinarritu eta ehunen historiari balioa ematen dien ehungintza arloko artea; Larhuka ilustrazio feminista eta ehunen estanpazioa; Krisalidarte Macramé makramé teknikaz landutako bitxiak; edo Uxusofia. esposizio bikoitzean trebatutako argazkilaria.
Geroago, 18:30etik aurrera, Bilborockeko erabilera anitzeko aretoan, arte eszenikoen arloko –poesia, argazkilaritza eta ilustrazioa– hainbat proiektu abiaraziko dira, musika ardatz hartuta: Noran (Bizkaiko boskote hau egungo pop-rockaren eraginez baliatzen da ukitu pertsonala emateko), Deep Sea Monk (eskola zaharreko pop eta funk soinuak abiapuntu dituen hirukotea), Púrpura Quién (pop-rockeko boskote bilbotarra), The Last Hidden Fox (folk rock akustiko eta elektrikoa) eta Mikelo El Rimas (Beatbox, Rap eta Scratch, Santutxutik) dira taula gainean agertuko diren artistetako batzuk.