ARTEA

Getxoarte 2016an parte hartzeko epea zabaldu da

Getxoko Kultur Etxeak aurtengo Getxoarte Programa Orokorrean izena emateko epea zabaldu du. Artistek beren proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte maiatzaren 6ra arte. Ekimen horren bitartez artea eta praktika garaikideak edozein adierazpenetan bultzatu, hedatu eta sustatu nahi da.

Jasotako proposamen guztien artetik, artearen munduko profesionalek osatutako epai-mahaiak 30 hautatuko ditu, eta horiek azaroaren 4tik 6ra egongo dira ikusgai Areetako Geltokia plazan kokatuko den Praktika Garaikideen Aretoan. Hautatuen izenak ekainaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko dira.  
Horretaz gain, Aretoan erakutsiko diren lan guztien artean, epai-mahai batek bat aukeratuko du eta Arabako Artium Museoko Getxoarte Bildumari gehituko da eta artista irabazleak 2.000 euro jasoko ditu.

Getxoarte ez da soilik erakusketa-programa, ikaskuntza-prozesua ere sustatu nahi baitu, eta hala artistak gidatzeko, laguntzeko eta aholkatzeko tokia ere bada.

Azokan parte hartzeko oinarriak udal web orrian dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button