ESZENA

Zirkuko arteak Errekaldera helduko dira egunotan

Zirkualde Jaialdiaren XII. edizioak zirkuko arteak eramango ditu Bilboko Errekalde auzora ekainaren 4tik 6ra. Zirkualdek, Euskal Autonomia Erkidegoko zirkuko arteetan espezializatuta dagoen jaialdi bakarrak era askotako ikuskizunak bilduko ditu: akrobaziak, malabareak, kaleko antzerkia, musika, umorea, dantza akrobatikoa eta aireko jokoak.

Jaialdian Dikothomia, Cirkofonic, Alas Circo Teatro, Deriva Circo, Circo Chosco eta Chicharron Circo Flamenco taldeen ikusgarriak izango dira kaleratuko direnak.

Lehen egunean, ekainak 4, 18:00etan, Dikothomia konpainiak [e.go] lana aurkeztuko du. “Pertsona baten barruan bizi diren pertsonaia guztiak ezagutzeko parada. Mazoari idatzitako maitasun-poema, zirkuko adierazpen artistikoko objektua den aldetik. Pertsona bakoitzak bere barruan daukan barne munduaren proiekzioa”.

Geroago, 19:30ean, Cirkofonic konpainiak Tea Time aurkeztuko du. “Ingeles xelebre bat errealitatearen eta irudimenezko mundu baten artean harrapatuta bizi da, eszenografia deigarri batetik sortutako te-areto batean. Bere unibertso komikoan, absurdoaren antzerkian oinarritua, maiordomo ezin zuzenago batek ahaleginak egingo ditu dena bere lekuan egon dadin eta tea beti prest egon dadin bere katiluan. Ikuskizun hau bidaia emozionala da, non tragedia eta komedia estu lotzen baitira. Akrobaziak, porteak eta objektuen manipulazioa bikote andaluziar honen eskutik”.

Asteburuan egingo diren emanaldi guztien gaineko informazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button