ESZENA

Gazteak literaturaren mundura erakartzeko asmoz

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Harkaitz Canoren Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez izeneko albuma aurkeztu du Erein argitaletxeak. Ilustrazioak Isabel Herguerak egin ditu.

Erein argitaletxeak adierazi du nondik datorren lan hori: “Fernando Bernuesen antzezlan batean oinarrituta, Harkaitz Canok idatzitako album ilustratu honek liburutegiei eta literaturari omenaldia egin nahi die, gazteak literaturaren mundura erakartzeko asmoz.
Antzezlana liburu-aurkezpen baten aitzakian hasiko da, eta liburu aurkezpen horretan aurkezten den liburua izango da ipuin hau, benetan existituko dena.
Alabarekin nola komunikatu ez dakien aita batek paperezko hegazkin bat bidaltzen dio egunero balkoitik agur esateko. Hegazkinetan idatzitako mezuen bidez, aitak literatura-misioak jartzen dizkio alabari, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu ditzan. Horrela, liburuen eta bizitzaren arteko lotura ezagutuko du neskatoak.
Urte asko geroago, orain idazlea den alaba, liburutegira itzuliko da bere lehenengo liburuan jaso duen iniziazio-esperientzia hori kontatzeko.”

Biziki ederra da istorioa, eta atsegina ere Harkaitz Canore estiloarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button