ARTEA

Emakume etorkinen potretak “Gutunak Europatik” erakusketan

Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan ikusgai dago argazkiz eta bideoz osatutako Gutunak Europatik erakusketa. Urriaren 8ra bitarte izango da zabalik.

Erakusketan paraturiko irudietan Europako herrietako bigarren belaunaldiko emakume etorkinak agertzen dira, Danimarka, Espainia, Frantzia, Holanda, Italia eta Erresuma Batukoak.

“Herrialde horiek beren ekonomia eta kultura aniztasunagatik ez ezik beren artean dauden lege eta gizarte politiken diferentziengatik ere bereizten dira.Hala ere, argazkiek protagonista guztien ezaugarri bereziak adieraztea lortzen dute: nolabaiteko egonezina eta ziurgabetasuna, munduari ahal duten moduan aurre egin behar izatearen ondorio dena”.

Erakusketa Europar Batasunak Daphne programaren barruan finantzatzen duten Neskak Gora proiektuaren zati da.  Komisariotza Limonkraft elkarteak egin du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button