ESZENA

Antzerki amateurra ikusteko parada La Fundicion aretoan

Deustuko La Fundicion aretoak lau antzezlan hartuko ditu urriaren lehen bi asteburuetan. Lau emanaldiak Antzerki Amateur egitarauaren baitan daude. Habéis visto mi grito (Luna Llena Antzerki Taldea), Exiliadas (Hezgaitz Antzerki Konpainia), De 16:00… a 18:00h (Totum teatro) eta Nunca nos regalaron flores (Burbujas Antzerki Konpainia).

Urriaren 1ean, larunbata, taularatuko du Luna Llena Antzerki Taldeak Habéis visto mi grito obra. Garrasia ardatz duen lan honek sentimenduak lehenetsi nahi ditu gizartearen aurrean: “Bizi dugun lozorrotik atera behar dugu, gure ahotsa entzunarazi ea kontuan hartzen gaituzten edo, bestetik ezean, molestatzeko”.

Urriaren 2an, berriz, Hezgaitz Antzerki Konpainiaren Exiliadas antzezlana ikusteko aukera izango da. Emakumearen inguruan josiriko antzezlana da Exiliadas: “Mendeko Emakumeak Ahanzturaren Lakua zeharkatzen dute, Oroimenaren Lakua. Beste aldeko urertzean emakume Txalupariak dituzte zain, atetik pasatzen uzten ez dietenak, betiko atsedena ukatzen dietenak. Atea zeharkatzeko gertaturiko guztia ahantzi behar dute”.

Urriko bigarren asteburuaren harira, urriaren 8an, Totum Teatrok De 16:00… a 18:00h obra taularatuko du. Espiritu iraultzailea aireratzen duen obra da. Bost emakumek euren iraultza txikirako grina erakutsiko dute. Horrez gain, antzerki talde afizionatu baten sorketa prozesu baten testigu izango da ikuslea.

Azkenik, urriaren 9an, Burbujas Antzerki Konpainiak Nunca nos regalaron flores obra antzeztuko du. Irudi itzala agertzen da obra, tren geltoki bat eta bost emakume zain, denak beltzez jantzita, guztiak gogoratzeko zerbait dutelarik, denak hotzak jota.

Egitarauaren xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button