ARTEA

Artium Museoak makina bat erakusketa programatu ditu urte berri honetan

Urte osoan produkzio artistikoari begirada zehatza eskainiko dio Artium Museoak, programatu dituen erakusketen bidez.
Otsailean izango da lehena, edonor denok inor ez. Arte-hezkuntzaren instituzionalizazio-prozesuak Euskal Herrian, 1978-1991 izenekoa. Kasu horretan, erakusketak “Bilboko Arte Ederren Goi Eskola Fakultate bihurtu eta 1978an Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) sartu zen unea nabarmentzen du, eta baita eredu akademikoek gutxiago baldintzatutako irakaskuntza-modu bat eskatzen zuten ikasleen eskaerak ere. Gainera, erakusketak beste euskal artista batzuen aldarrikapenak jasotzen ditu, inplikazio zuzenagoa eskatuz, hasieran eskolan eta ondoren unibertsitate publikoan”. Erakusketaren komisarioak Mikel Onandia, Sergio Rubira eta Leire Vergara dira.

Apirilean beste bi kontu aurkeztuko ditu: Alde batetik, Ibon Aranberriren (Itziar-Deba, Gipuzkoa, 1969) erakusketa: Vista parcial, 90eko hamarkadatik gaur egunera arteko lanen sorta batekin. “Pieza gehienek etsipenarekiko etengabeko kezka aipatzen dute, gizarte-aintzatespena galduz joan diren eta, neurri batean, unean uneko behar sozial, ekonomiko eta politikoek eraldatu dituzten lekuetan (naturguneak edo gizakiak eraikitakoak izan) burututako ekintza politikoen bidez”. Beatriz Herráez eta Manuel Borja-Villel dira erakusketaren  komisarioak. Eta beste aldetik, Artium Museoak Patricia Dauderren (Bartzelona, 1973) UNFORM aurkeztuko du, eskulturak, marrazkiak, instalazioak eta filmak biltzen dituen erakusketa bat.

Gainera, aurten, XX. mendeko bi euskal artista esanguratsuenen jaiotzaren mendeurrena ospatuko da: Néstor Basterretxea (Bermeo, 1924-Hondarribia, 2014) eta Eduardo Chillida (Donostia, 1924-2002). Artium Museoan bi artista horiei eskainitako erakusketa bana egingo dira.

Irailaren 20tik aurrera, Jöelle Tuerlinckx (Brusela, 1958) artista belgikarraren proposamen artistikoak ikusteko aukera egongo da. Eta urrian, Artium Museoak Joxerra Melguizori (Vitoria-Gasteiz, 1968) eskainitako erakusketa bat aurkeztuko du.

Horiek guztiak eta bestelako kontuak, Artium museoan izango dira urte honetan ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button