ARTEA

Elena Goñiren erretratuak, Bilboko Marzana galerian

Elena Goñi (Iruñea, 1968) artistak hirugarrenez paratu ditu bere lanak Bilboko Espacio Marzana galerian; 2003 eta 2009 urteetan beste bi erakusketa egin zituen bertan. Oraingoan, gizakien potretak jarri ditu, Flappers izenburupean, eta abenduaren 12ra arte ikusgai egongo dira.

Goñik 20ko hamarkadan jaiotako emakumeen erretratuak jarri ditu Marzana gunean, erakusketaren izenburua, Flappers, emakume horien izenekin osatutako akronimoa da. Horretaz gainera, 20ko urteetako emakume gazte eta independenteei ere Flapper deitzen zitzaien. Artistaren hitzetan, “bizimodu berri bat sortu zuten emakumeak izan ziren, egungo emakume modernoaren aitzindariak”.

Erakusketak ama baten potreta izan nahi du, beste zortzi emakume eta amaren erretratuen bitartez. “AMA titulua merezi dutenak, haien seme-alabei irakatsitako maitasunagatik. Seme-alabek, orain, maitasun hori agertzen dute, amak zainduz, bizitzen azken zatian”.

Artista nafarraren aburuz, erretratuak zentzua hartzen du erretratatuaren presentzia harrapatzen duenean, itxura fisikotik harago. “Gizabanakoaren itxura fisikoa, nire kasuan, pinturaren euskarria da. Baina kontua ez da erretratatua ezagutzea, baizik eta komunean dugun horretan, berdin egin gaituen horretan, norbera ezagutzea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button