ARTEA

Ilustrazioaren topagune handia, “Irudika”

Irudika izenburupean abiatuko da Nazioarteko Ilustrazio Topaketa Profesionala azaroaren 10 eta 11n, Gasteizeko Artium Museoan.

Nazioarteko azoka izateko bokazioarekin jaio da Euskal Irudigileak elkarteak abiatu duen ekimena, zeinak profesionalei etengabeko prestakuntza espezializatua eskaintzeko helburua duen. Horretarako programa bat ondu da bertoko zein nazioarteko hizlarien hitzaldi, tailer eta era askotako ekintzen bidez.

Nazioarteko Ilustrazio Topaketa hori ere -bere izenak adierazten duen bezala-  topagune bat izango da, “edizio, ilustrazio, komiki eta animazio munduko hizlari ospetsuak biltzeko, eztabaidaz, gogoetaz eta erakusketaz betetako bi egunetan”.
Hala, euskal ilustrazio sarea osatzen duten kolektibo independenteek parte hartuko dute, eta Isidro Ferrer, Media Vaca, Mikel Casal, Barbara Fiore Editora, Elena Odriozola, NordicaLibros, Penguin Random House, Jot Down Magazine, Pablo Amargo eta Mikel Valverde izango dira topaketan, besteak beste.

Programazioaren barruan ere lehiaketak antolatuko dira, eta irabazleek bi egoitza artistiko lortuko dituzte Gasteiz, Bilbaoarte eta Angoulêmeko La Maison des Auteursen.
Diziplina horretako adituen bilgunea ere izango da, eta negozio eta profesionalek hitzorduak finkatzeko, eta aholkularitza jaso ahal izateko espazio bat izango da jardunaldiko bigarren egunean.

Informazio guztia: Irudika

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button