ESZENA

Asteburu honetan Nazioarteko XV. Clown eta Pailazo Jaialdia egingo da Arrigorriagan

Munduko toki ugaritik etorritako pailazo, artista eta aktoreek bere txokoa aurkituko dute Arrigorriagako XV. Nazioarteko Klown eta Pailazo jaialdian. Frantzia, Argentina, Katalunia edota Euskal Herritik etorritako konpainiak egongo dira.

Aurtengo edizioan emakumeari eta euskarari emango diote garrantzia. Izan ere, euskarazko hainbat ikuskizun egongo dira, eta emakumeengatik eta emakumeentzako egindako lanak aurkeztuko dira.

Hortzmuga teatroak adibidez, Olympicas 2012 umorezko antzezlana egingo du igandean; Teatro Salitrek larunbatean aurkeztuko du On egin mon amour obra; eta Veronica Gonzalez artistak bere Teatrino di Pieri, oinekin egindako antzerkia antzeztuko du Lonbo antzokian ostegunean 20:00etan.

Antonia Fernandez Arrigorriagako Udaleko zinegotziak esan duenez, helburua "umeak naiz jende nagusia disfrutatzea da, baita espektakulu berdinekin ere".

Horregatik, hain zuzen ere, lau toki aukeratu dituzte ikuskizunak egiteko. Lonbo aretoan ikusi ahalko diren espektakuluak ordaindu beharko dira, baina beste hiruretan ez, Juan XXIII plazan, Kiroldegian eta Pergolan, hain zuzen.

Alberto Ruiz de Azua Arrigorriagako alkateak azaldu duenez, ikuskizunez aparte, beste hainbat ekitaldi ere egongo dira, esaterako, eskolan egingo den zirku tailerra edo Pep Vilak emandako Elgerkeria ikastaroa: Barruan dugun Klownaren bilaketa. Tailer hau arratsaldeetan egingo da Lobo aretoan maiatzaren 3tik 6ra bitartean.

Maiatzaren 6an David de Bustos artista eta Jon Zabal magoa Gurutzeta Ospitalera joango dira han dauden umeei puxikaflexia eta magia ikuskizunak egitera, hurrenez hurren.

Beste alde batetik, Bilbon, Mungian eta Bizkaiko beste hainbat herrietan ere jaialdi honetan parte hartuko dituzten artisten ikuskizunez ere disfrutatu ahalko da. Esaterako, Bilboko Zorrotzako parkean, beste batzuen artean, Chovachi artista argentinarra ikusi ahal izango da.

Arrigorriagako Udalak, Bizkaiko Diputazioaren laguntzarekin, 15 urte daramatza Nazioarteko Clown eta Pailazo jaialdia egiten, beraientzat "arte hau lehengo mailako delako, eta ez bigarrenekoa. Sorkuntza handiarekin egina baitago", esan zuen Jon Iñaki Zarragak Bizkaiko Diputazioaren Kultura zuzendariak.

Nazioarteko Clown eta Pailazo jaialdia maiatzaren 6tik 9ra bitartean egingo da. Ikuskizun ia gehienak arratsaldez badira ere, zenbait goizez egingo dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button