ESZENA

Antzerki-produkziorako diru-laguntzen deialdia

Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailak egin duen deialdi honek, 2015ean zehar burutuko edo hasiko diren antzerki-ekoizpen profesionaletarako diru-laguntzak ematea du helburu. Eskaerak ekainaren 8ra arte egin daitezke.

Deialdiaren barruan lau modalitate hartuko dira kontuan: antzerki konpainia sortu berrien produkzioetarako laguntzak; produkzioetarako diru-laguntzak; hitzartuetako zirkuitua duten proiektuetarako diru-laguntzak; eta antzerki-konpainien bi urteko jardunetarako diru-laguntzak.

Joan den urtean, 15 antzerki-produkzio lagundu ziren diruz deialdi honen bidez. Horietatik 2 konpainia sortu berrien ekoizpenak izan ziren.

Honetaz gain, antzerkira zuzendutako beste bi diru-laguntza deialdi ere argitaratu ditu: antzerkiko profesionalen prestakuntzarako laguntzak, eta Euskadiko antzokietan egoitza-proiektuak gauzatzeko diru-laguntzak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button