MUSIKA

Euskal Herria Sona jaialdiak hogei urte beteko ditu

Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdiak 20. urtemuga ospatuko du aurten; edizio berezi hori, hain justu, datorren hilaren 27an hasiko da, Zazkel taldearen emanaldiarekin. Zazkelek asteon aurkeztu du bere bigarren lana, Ez Entzun (Baga Biga). Urriaren 28an, halaber, Esne Beltzaren txanda izango da, zeinak talde gonbidatu batekin joko duen.

Egitarauaren zati handiena, baina, azaroan garatuko da: 2an, Amorante eta Lu Rois; 3an, Juan De Diego; 4an, La Basu; 9an, Eneritz Furyak eta Joan Colomo; 11n, Niña Coyote eta Chico Tornado; 16an, Joseba Irazoki eta Hans Laguna; 23an, Mice eta Namina; eta, 24an, Ainara Legardon eta Seward. Amaitzeko, abenduan, kontzertu bakarra izango da, Zea Mays.

Kontzertuei lotutako xehetasun guztiak, aretoak, ordutegiak, eta bestelakoak: euskaletxea.cat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button