ESZENA

“Ma, Tren Taupadak” txotxongilo ikuskizuna Durangon

Durangoko San Agustin Kultur Guneak Ma, Tren Taupadak txotxongilo ikuskizuna hartuko du 18:00etan igandean, hilak 22. La Enana Naranja eta Laressistens dira txotxongiloen egileak.

Lokomotora bat bezain indartsua den ama eta langile baten istorioa kontatzen du lanak. Bizirautea xede du emakumeak eta egoera horretan bere burua aldarrikatzen du. “Trenbide, bagoi herdoildu eta bizirik dirauten pertsonaien abentura da”.

Marta Alvarez, Sandra Fdez. Aguirre, eta Itziar Fraguak gobernatuko dituzte La Enana Naranjak eta Laressistens-ek egin dituzten txotxongiloak.
Ikuskizunaren zuzendaritzaz eta koordinazioaz, berriz, Iker Garcia arduratu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button