ARTEA

Bermeoko Arrantzaleen Museoak Benito Barruetari buruzko erakusketa bat antolatu du

Barrueta paper gainean izeneko erakusketa abian jarriko da Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Horren bidez pintore handi hori jaio zenetik 150 urte bete direla, eta 75 urte museoak ateak ireki zituela ospatuko da.

Barrueta paper gainean erakusketak Arrantzaleen Museoan batzen du artistaren papereko lanen bilduma inportante bat, orain arte erakutsi gabea, marrazketa-teknikan zeukan maisutasunaren erakusgarri. Haren azken etapako zenbait estudio, apunte eta zirriborro hautatu dira.

Lorea Bilbao euskara eta kultur diputatuak azaldu duenez, “Museoak gure historia ikertu eta hedatzeko guneak dira, gure kultura transmititzeko funtsezko elementuak. Oraingoan, Arrantzaleen Museoak gure historiaren eta nortasunaren beste alderdi bat ezagutaraziko du berriro: Barruetaren lanaren handitasuna erakutsiko du, artista horren ibilbidearen ikuspegi desberdina eta zabalagoa eskainiz, Barrueta paper gainean aldi baterako erakusketaren bidez. Horrekin, museo honek berriro ere lagunduko du ezagutza sortzen eta lurraldeko kultura transmititzen, eta hala Bizkaiaren hazkunde sozial eta kulturalaren funtsezko parte gisa kontsolidatzen da”.

Urteurrena ospatzeko, datozen hilabeteetan museoaren inguruko jarduera asko egingo dira, tartean, Gure ondarea ezagutzen: arrantza atzo eta gaur izenburuko hitzaldi-zikloa eskainiko da. Guztira zazpi hitzaldi izango dira, eta hainbat gai jorratuko dira, hala nola itsasoko langileak, kofradiak, arrainak, itsasontzien eraikuntza, arrantza-sistemak eta kontserba-industria. Horretarako, arlo eta gai desberdinetako adituek hartuko dute parte. Hitzaldiekin batera, proiekzioak eta  bisitak egingo dira.
Geroago, maiatzaren 18an, Beñat Gerekaren Itsasoak pizten gaitu proiekzioa eskainiko da. Dokumental hori euskaldunek itsasoarekin duten harremanari buruzkoa da. Abuztuaren 18an, 75. urteurrenaren egunean, Bermeon, itsasoa, dantza tradizionala, antzerkia, musika eta historia uztartuko dituen ekitaldi bat egingo da jai-giroan.

Programazio osoa hemen kontsultatu daiteke: www.bizkaikoa.bizkaia.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button