ARTEA

Hainbat diziplina artistikotara hurbiltzeko proposamena

Musika, argazkilaritza, poesia, ilustrazioa eta pop up store delakoa uztartuko dira barikuan, maiatzak 14, Bilborocken,16:00etatik aurrera. Hala, gazteek proiektuak partekatu eta, hainbat diziplina artistikotatik abiatuta, elkarren artean sortzeko aukera izango dute egun horretan, #Imagifulleguna ekitaldiari esker. Bilboko Udalak bultzatu eta garatu duen Ideiak Martxan programaren barruan kokatu behar da ekimena

Programa berezia 16:00etatik 18:00etara bitartean garatuko da, Bilborockeko Lab Aretoan.  Arte plastikoen arloko hainbat proposamen ikusi ahalko dira, hala nola Adricalyptica Desing, bitxiak lantzeko praktikak; Marielita Color. antzinako kulturekiko errespetuan oinarritu eta ehunen historiari balioa ematen dien ehungintza arloko artea; Larhuka ilustrazio feminista eta ehunen estanpazioa; Krisalidarte Macramé makramé teknikaz landutako bitxiak; edo Uxusofia. esposizio bikoitzean trebatutako argazkilaria.

Geroago, 18:30etik aurrera, Bilborockeko erabilera anitzeko aretoan, arte eszenikoen arloko –poesia, argazkilaritza eta ilustrazioa– hainbat proiektu abiaraziko dira, musika ardatz hartuta: Noran (Bizkaiko boskote hau egungo pop-rockaren eraginez baliatzen da ukitu pertsonala emateko), Deep Sea Monk (eskola zaharreko pop eta funk soinuak abiapuntu dituen hirukotea), Púrpura Quién (pop-rockeko boskote bilbotarra), The Last Hidden Fox (folk rock akustiko eta elektrikoa) eta Mikelo El Rimas (Beatbox, Rap eta Scratch, Santutxutik) dira taula gainean agertuko diren artistetako batzuk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button