ARTEA

Heroiaren nozioa iraultzeko xedez

Tabakalera Zentroak Priscila Fernandes (Coimbra, Portugal, 1981) artistaren Zaldiek amesten dutena erakusketa inauguratu du. Erakusketak “artearen bidez irudimena aktibatzeko, jolasteko, ikasteko eta esperimentatzeko aukera eskaintzen du”.

Erakusketan Priscila Fernandesek heroiaren nozioa zalantzan jartzen du: “Gure heroien omenez egindako monumentuei buruz gehiago ikasten dugun heinean, ulertzen dugu gure historia nahasia dela. Batzuk goraipatu ditugu eta beste batzuk ahaztu. Kolonizatzaileen indarkeriari eta dominazioari buruz ikasi dugu, haien botereari eta arrakastei buruz; lehen estatuen bidez goraipatzen ziren, eta orain mundu osoan estatuak horiek botatzen ari dira”.

Zaldiek amesten dutena lanak, artearen bidez, bestelako espazio bat proposatzen du boterearen eta pribilegioaren adierazpenetatik ihes egiteko. Artista zaldiaren irudi erretorikoan oinarritzen da, “historikoki jabeen menpe zegoelako, eta askatu egiten du, narratiba berriak imajinatzeko.”
Hortaz, erakusketak heroiaren nozioa irauli nahi du.

Erakusketa berriak begiratzea, entzutea edo lauhazka ibiltzea proposatzen du. Ozen irakurtzea, musika erritmikoki jarraitzen saiatzea eta nork berea asmatzea. Laburbilduz, Zaldiek amesten dutena kontakizunak (oraingoak eta etorkizunekoak) jolasaren bidez imajinatzeko eta eraldatzeko proposamena da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button