ARTEA

"Horas de esplendor en la hierba" eta "Supradome" lanak ikusgai Montehermoson

Marta Luque artistak Horas de esplendor en la hierba, Elia Kazan zuzendariaren Esplendor en la hierba pelikulan oinarritutako bideo instalazioa aurkeztuko du.

Fikziozko pertsonaiak, pertsonaia publikoak eta anonimoak, hurbilekotzat hartzen ditugun heriotzak eta birtualki urruntzen garen hurbileko desagertzeak, prozesu organikoen pantailaratzeak. Bideo instalazioaren eta found footage-aren artean, ikus-entzunezko materialarekiko eta erreprodukzio-formatuekiko lotura emozionala.

Hector Orruñok bere aldetik, arkitektura eta 70eko hamarkadako memoria ikonikoen nostalgian sakontzen dituzten obrak erakutsiko ditu.

Memoria kolektiboaz baliatuz, erreferentzien galeraren eta gatazken arteko gainezarpenezko unibertsoa eraikitzen du.

Next: aurkezpenak Montehermoso Kulturgunea eta EHUko Arte Ederretako Fakultatearen elkarlanaren ondorioz sortutako erakusketa zikloa da. "Profesionalizatzeko" bidean dauden artista gazte eta berriei zuzendutako programa da.

Montehermosok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button