ARTEA

“Maite dut nire mendia”

Amaia Gracia Azqueta artistaren Maite dut nire mendia (Quiero mi montaña) erakusketa joan den astean aurkeztu zen Bilbao Arte Fundazioan Iñaki López de Aguileta Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Saileko zuzendariaren, Juan Zapater Bilbao Arte-ko zuzendariaren eta Amaia Gracia Azqueta artistaren presentziarekin. Azaroaren 22ra bitartean ikusi ahalko da erakusketa hau.

Bilbao Arte Fundaziotik jasotako oharrean irakurri dugunez, “Amaia Graciaren paisaiek, alde batetik jatorrizko lekuari dei egiten badiote ere (edertasuna, mugagabetasuna, jatorrizko tokia, paradisua), mapek ere irudikatzen dituzte paisaiok. Hori dela eta, izenak ezabatzen dituenean eta mugak deskodetzen dituenean, mapa eta boterearen arteko harremana deuseztatzen ahalegintzen da, munduari buruzko beste ideia bat bilatuz. Amaiak honako aldarria egiten du, izenak ezabatzen dituen bitartean: Zabal itzazue ateak!

Bere lanak kokalekua duten espazioei egiten die erreferentzia argi eta garbi, argazki, mapa zein erliebeen bitartez irudikatzen direnak. Zenbaitetan, ispiluekin buruz behera jartzen ditu espazio hauek eta txikiagoak diren beste gauza batzuen ondoan ipiniz, hala nola etxeko eta eguneroko altxariak. (…)

Amaia Graciak aukeratutako espazioak artistak sentitzen dituen biografia- eta familia-loturak irudikatzen ditu. Hori dela eta, hauek lotzen dituen gorputzaren atala ez da ez generikoa ezta abstraktua ere. Gorputzak pertsona errealen gorputzak dira, pertsona ezagunenak, senideenak. Ez dago ezer isolatuta: ez lurrik, ez gorputzik ezta ekosistemarik ere. (…)

Artistak urteak daramatza lanean bizitasun handiz eta etengabe. Lan eta diru-sarreren espazioa lortu du, Virginia Wolfek esango lukeen bezala, Una habitación propia. Ikasten jarraitzeko ilusio eta borondate handia dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button