ESZENA

Dejabu panpin laborategiaren “Arrastoak”

Joan den larunbatean, azaroak 1, Dejabu panpin laborategiak Arrastoak lan berria aurkeztu zuen Luhusoko Harri Xurin. Hemendik aurrera hainbat tokitan izango da obra berri hori.

“Lurrek ez du sekula bere amari buruzko galderarik egin. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik bera txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio aurre bizitzari, etxean harrapatuta bizi den aita zainduz, erantzunak bilatzeko astirik gabe.
Gutxien espero zuenean ama hilik topatu dute, eta galderak azaleratu zaizkio bor-borka. Galderaz galdera denboran atzera egingo du Lurrek, memoriaren zulo ezkutuenetan galduta uste zituen sentimendu eta munstroei aurre egiteko. Intrigaz eta ezustez betetako bidaia bat hasiko du orduan. Galdera bat egitea delako lehen arrastoa”.

Dejabu panpin laborategiaren proposamen berri honetan, Urko Redondo, Miren Alkala, Iñigo Aranbarri eta Ainara Gurrutxaga dira antzezleak, eta testua Oier Guillanena da.

Larunbateko estreinaldiaren ostean, adi honako toki eta datei: Azpeitia (azaroak 15); Orereta (azaroak 16); Donostia (azaroak 22 eta 23); Elorrio (azaroak 28) eta Leioa (azaroak 29). Abenduaren 1ean Luhuson izango dira, eta 3an, Bilbon.

Datorren urteko urtarrilean, Hendaia, Zumaia, Gernika, Basauri, eta Berriz herriak bisitatuko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button