ARTEA

Daniel Canogar eta Stephen Dean artisten lanak paratu dituzte Koldo Mitxelenan

Hilaren 25etik maiatzaren 8ra bitartean Donostiako Koldo Mitxelena Kultutunean ikusteko aukera dagoen Process in Dialogue erakusketak, Daniel Canogar (Madrid, 1964) eta Stephen Dean (Paris, 1968) artisten obrak biltzen ditu. Erakusketa honen helburua da artista horien obrei buruzko informazio baliotsua ematen diguten elementu ezkutuetako batzuk erakustea.

Erakusketa espazioen arabera antolatu da, hasiera batean behintzat, ikusleak nondik nora joan jakin dezan. Erakusketara sartzen den momentuan, ikusleak bi prozesu areto ikusiko ditu, artista bakoitzarentzako bat. Areto horietako edukiari esker, ikusleek artisten obrei buruzko ikuspegi zabalagoa eta ezberdinagoa izango dute, erakusketako gainerako aretoetan baino. Beraz, prozesu aretoek zehazten dute erakusketaren tonua, publikoari informazio osagarria eta loturak emateko diseinatuta daude, eta gainera, instalazioak ikusi aurretik, testuinguruko informazioa ematen diete ikusleei.

Dean eta Canogarrek eguneroko objektuen irakurketa eta interpretazioarekiko interesa dute, baita objektu horien izaera auto-gogoetatsuarekiko ere. Bi artistek tresna horien bitartez ikusi eta kontatzen dute orainaldia. Instalazioetan erabilitako objektuen materialtasuna obren izaera immaterialarekiko erabat ezberdina da. Objektu batek ustekabeko zereginen batera eramaten gaituen eraldaketa metaforiko horri esker, ikusleak bere sinesmenak alde batera uzten laguntzen ditu, eraldaketa kultural bat sortuz.

Koldo Mitxelenak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button