LITERATURA

Jon Arretxe idazleak Zazpi Kale Saria hartu du

Gaur, ekainak 8, Bilboko 47. Liburu Azokaren barruan, Jon Arretxe idazleak Zazpi Kale Saria eskuratu du. Sari hau iazko ekimenean gehien saldu edota eskatu zen liburu eta autoreari ematen zaio.

Bere herrian lehen ikasketak egin zituen eta unibertsitatean matrikulatu zen Deustuko Filologia Fakultatean. Lizentzia lortu eta baita doktore gradua ere Basauriko euskara tesiari esker, non Basauriko azken belaunaldi euskaldun zaharraren hizkera idatzia batu baitzuen. Gero gorputz hezkuntzako ikasketak ere egin zituen eta unibertsitatean irakasle ibili zen. Kirola egitea eta bidaiak egitea gustatzen zaio. Arbizun bizi da, Nafarroako Sakana haranean, Gasteiz, Iruñea eta Donostiatik erdibidean.

Idazle porrokatua ere bada eta azken aldian Ture izeneko pertsonaiarekin hainbat lan argitaratu ditu. Ture Bilboko San Frantzisko kalean bizi den immigrantea da, eta bertako giroa eta han bizi diren pertsonain gaineko dekoratu ederra osatu du Arretxek. “Bilboren esentzia harrapatu du” esan du Asier Muniategik, “egin dituen bost entregatan”.

Arretxek esan du oso auzune bizia dela eta mila istorio gertatzen direla bertan, edozein idazlerentzako bazka ederra dena. Irakurleen garrantzia ere azpimarratu du idazleak, eta sari hori eurentzan dela esan du, bai eta zonalde horretan bizi diren afrikar guztiei, “horiek inspiratu bainaute lan hori idazteko”.

Idazten ere badabilela aitortu du, baina Ture bolada baterako bakean utziko du. Oraingo honetan, nobela beltza idatziko du baina Basauriko herrian kokaturik: “hor kartzela beltza dugu eta handik aterako den makarrilla batekin hasten da istorioa” gaineratu du.

Arratsaldean Arretxek parte hartuko du 19.30etan egingo den XII. Nobela beltza Topaketan José Javier Abasolo, Javier Sagastiberri, eta Anton Arriolarekin, azokako karpan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button