ESZENA

“Auzo Eszena” programa abian, Gasteizen

Auzo Eszena programak arte eszenikoak eramaten ditu Gasteizko Arana, Aldabe, Arriaga, Ariznabarra eta Salburua gizarte etxeetako ekitaldi aretoetara, hiriko talde eta banakoen proposamen artistikoak gasteiztarrei helarazteko helburuarekin.

Udagoieneko edizioa urriaren 16an hasiko da Arana Gizarte Etxean, eta abenduaren 18an bukatuko da, Aldabe Gizarte Etxean.
Tartean honako proposamenak ikusi ahalko dira: Agosto (Condado de Osage), Baidefeis taldearen eskutik, Araneko gizarte etxean (urriak 16); Odio a mis hijos… Y soy una mujer normal, La Patro teatro taldearen eskutik, Araneko gizarte etxean (urriak 23); Mendigando por un papel, Antrokia antzerki taldearen eskutik, Arriaga gizarte etxean (azaroak 6); Magionetos viajeros, Tadir Teatroren eskutik Aldabeko ekitaldi aretoan (azaroak 13); Jostailu magikoak, Asier Kidamekin, Salburuko gizarte etxean (azaroak 20); Diez negritos, Los del Sótano taldearen eskutik Ariznabarreko gizarte etxean (azaroak 27); eta azkenik, No te fies… de las apariencias, Vantareren eskutik, Aldabeko ekitaldi aretoan  (abenduak 18).

Saio guztiak 19:00etan izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button