ARTEA

Emma Kunz artista suitzarraren lanaren erakusketa, Tabakaleran

Emma Kunz artista suitzarraren (1892-1963) obraren erakusketa atondu du Donostiako Tabakalerak. Emma Kunz unibertsoa. Bide-urratzaile bat arte garaikidearekin solasean izeneko atzera-begirako erakusketa ekainera bitartean ikusi ahalko da. Bertan, Kunzen marrazkiak eta nazioarteko eta bertako 18 artista garaikideren lanak uztatuko dira.

Erakusketan Kunzen 40 marrazki erakutsiko dira, bere mundu ikuskera bereziaren ikuspegia eskaintzen dutenak eta oso gutxitan erakutsi izan direnak. Artista suitzarraren lanak “erakusketaren ardatz kontzeptuala eta espaziala egituratzen du, eta ardatz horretatik abiatuta hainbat euskarritan sortutako lanak daude ikusgai: marrazkiak, margoak, eskulturak, proiekzioak eta instalazioak, bertako eta nazioarteko artistek sortuak. Lan horiek guztiek Kunzen lanean orain arte ezkutuan egondako ertz berriak azaleratzen dituzte”.

Tabakalerak ondo esaten duenez, “Emma Kunzekiko (1892-1963) lilura inoiz baino handiagoa da gaur, artisten artista dela esan dezakegu. Haren lan artistikoek eta Kunzek berak, emakumezko irudi historiko gisa, artista garaikideen interesa piztu dute. Bertako eta nazioarteko hemezortzi artistek sortu berri dituzten obrekin sortutako solasaldi honek hori aztertzen du, eta, era berean, kategoria tradizionalak kritikatu eta zalantzan jarri behar diren garai batean oso garaikidea den obra baten ikuspegi berri eta ezezagunak erakusten ditu.”

Aipaturiko beste artistak honakoak dituzue: Nora Aurrekoetxea Etxebarria, Agnieszka Brzeżańska, Dora Budor, Sirah Foighel Brutmann & Eitan Efrat, Athene Galiciadis, Florian Graf, Miriam Isasi Arce, Joachim Koester, Emma Kunz, Goshka Macuga, Diego Matxinbarrena, Shana Moulton, Rivane Neuenschwander, Mai-Thu Perret, Lea Porsager, Tabita Rezaire, Mathilde Rosier eta Lauryn Youden.

Erakusketa honekin batera makina bat jarduera paralelo antolatu dira. Erakusketaz eta bestelako jarduerez Tabakalerak dauka informazio zehatza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button