ESZENA

Gaur abiatuko da “ACT, Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia”

Gaur abiatuko da ACT, Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdiaren XVI. edizioa, Bilboko Kafe Antzokian, 20:00etan egingo den inaugurazioarekin.

Kulu Or eta Yang Han Bi konpainia korearra arduratuko dira galari hasiera ematen iaz jaialdian saritutako Control Freak  eta Trigger Warnin  bi antzezlanez. Eta ondoren, Bizkaiko Antzerki Ikastegiko ​​ikasleen Riscos ekintza izango da.  Eta gauari amaiera emateko, ACT 2019 lehiaketako Noemie Cuérel-en The Rose dantza ikuskizunarekin batera, 60. hamarkadako abeslari ospetsu bat arituko da.

Ekainaren 1era arte garatuko da XVI. ACT Jaialdia, eta aurtengoan, arriskua ardatz hartuta, 22 lan eszeniko eskainiko ditu ohiko agertokietan, horietatik 15 lan dira ACT 2019 lehiaketan parte hartuko dutenak. Ikuskizun hauek, mundu osoko 65 herrialdetako 800 lanen artean izan dira aukeratuak.

ACT, Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdiak  malabareak, dantza, zuzeneko musika, txotxongiloak, performancea, zirkoa edota antzerkia eramango ditu oholtzara, beti ere proposamen eszeniko garaikideak eta berritzaileak erakusteko asmoz. Kafe Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, Barakaldo Antzokia, Bizkaiko Antzerki Ikastegia eta aurrenekoz, Bagatzako Zirkodromoa izango dira emankizunen agertokiak.  Era berean Guggenheim museoa izango da larunbatean, ekainaren 1ean, agertoki nagusia. Bertan, bi lan ikusiko dira, Shiftkey proiektu egitasmoak eta Creative Europe-k babestutako programaren barruan. Eta ondoren,  Bizkaiko Antzerki Ikastegiak landutako bi ikus-entzunezko labur eskainiko dira, indarkeria matxista, tratu txarrak eta gerra gaiak ardatz hartuta.

ACT, Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdiaren XVI. edizioak proposatzen duen programazioa kontsultatzeko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button