ARTEA

Gorputzaren hizkuntza eta ahotsa landuz

Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Laia Estruchen Crol (moll) performacea antolatu du gaur, hilak 15, 21:30ean, Azkuna Zentroko igerilekuan, EszenAZen, arte eszenikoen denboraldiarekin bat eginez.

Laia Estruchen praktika artistikoa performancearen eta eskulturaren esparruan kokatzen da, eta gorputzaren hizkuntza eta ahotsa lantzen ditu.

Crol (moll) piezan, Laiak ura erabiliko du bitarteko gisa. Kasu honetan, performancea honetan datza: “igerileku batean jarritako objektu puzgarri batzuk erabiltzen ditu, eta horien formak kate batera igortzen du. Katebegi batzuek inskripzio errotulatuak dituzte, itsasontzietan gertatzen den bezala. Ramona, Novena, Tralla edo Soca artistaren biografiari lotutako izen propioak dira, ur kloratuaren gainean elkarri lotuta flotatzen dutenak. Katebegi horiek partitura bat osatzen dute, eta partitura horretatik abiatzen da ekintza. Performancean zehar, igeri egiten eta puzgarriekin interakzioan ikusten dugu abesten duen bitartean, soinu banda batekin eta bere gorputzak puzgarriekin duen kontaktua eta ahots-ariketak anplifikatzen dituzten hidrofono batzuekin batera. Airean, ahotsak ahoaren barrunbean burrunba egiten du bere burua agerrarazteko, eta, beraz, gorputz bakoitzaren barnekotasun bereziaren adierazpena da. Urperatzean, aldiz, barrunbe hau urez betetzen da, eztarria ixten da eta isiltzera behartzen gaitu.”

Laia Estruch (Bartzelona, 1981) Bartzelonan bizi da, eta bertan lan egiten du. Arte Ederretan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatetik. Ahotsa eta gorputza dira Laia Estruchen ikerketarako elementuak, eskulturaren eta ekintzaren artean dagoen praktika artistikoa. Artistaren ustez, “ahotsa gorputzaren hedapen bat da, eta gai da hizkuntzaren, hizketaren, generoaren eta egitura sozialen inguruko gaiak sintetizatzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button