MUSIKA

Azkena Rock, Twisted Sister, Ozzy Osbourne eta Lynyrd Skynyrd

Ekainaren 14tik 16ra bitarte egingo dute Gasteizen Azkena Rock Festival jaialdia. Twisted Sister (ekainak 14), Ozzy Osbourne (ekainak 15) eta Lynyrd Skynyrd (ekainak 16) izango dira antolatzaileek onduriko kartelaren izen handienak.

Ekainaren 14an, Twisted Sister izango da kartel buru, baina estatubatuarrekin batera beste izen aipagarri batzuk ere izango dira, tartean, 70eko hamarkadako Blue Oyster Cult, Status Quo eta Porco Bravo eta Dr. Maha’s Miracle Tonic bizkaitarrak.

Bigarren egunari dagokionez, ekainak 15, Ozzy Oubourne & Friends izango dira egitarauaren tontorrean. Hasiera batean Ozzy-ren jatorrizko taldea den Black Sabbath iragarri bazuten ere, azkenean ezin izan dira etorri Tomi Iomi gitarra jotzaile handiaren gaixotasuna tarteko. Ozzyrekin batera egun horretan makina bat talde ikusi ahalko dira: berritsu itzuli diren The Mars Volta estatubatuarrak, Danko Jones kanadarrak, Lüger madrildarrak edo Bidehuts kolektiboko kide diren Lisabö eta Willis Drummond.

Hirugarren eta azken egunean, ekainak 16, southern rock estiloko 70eko urteetako Lynyrd Skynyrd talde mitikoa izango da izen handiena. Estatubatuarrek hainbat kantu esanguratsu idatzi dituzte, tartean, Sweet Home Alabama ezaguna. Horiekin batera The Darkness eta My Morning Jacket estatubatuarrak izango dira talde nagusiak. Dena dela, hirugarren egun honetan talde asko bildu dituzte antolatzaileek, hala nola, North Mississippi All Stars Duo, Hank 3, eta Brian Jonestown Massacre, guztiak AEBetako egungo rockaren ordezkari.

Rock jaialdi erraldoi honekin loturiko xehetasun guztiak (ordutegiak, taldeen deskribapenak, ordutegiak, zerbitzuak eta bestelakoak) azkenarockfestival.com webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button