ESZENA

Eva Guerrero artistaren “Destrucción Mutua Asegurada”

Eva Guerrerok (Leioa, 1982) Crowdfunding kanpaina abian jarri du Destrucción Mutua Asegurada liburua finantzatzeko. Lau urteko ikerketaren emaitza, lau lan eszeniko izan dira.

Eva Guerrerok lau urtean egin duen suntsipenari buruzko sormen prozesua laburbiltzen du Destrucción Mutua Asegurada liburuak.
Berak adierazi digu zertan den prozesu osoa: “Hainbat testu, lan eskema eta aurretik argitaratu gabeko materiala biltzen du lan honek.  Hasierako kontzeptua proiektuaren izenak, Destrucción Mutua Asegurada, hartzen duen estrategia nuklearretik dator eta pertsonen arteko harremanari aplikatzen zaio.
Eduki poetikoz josita eta diseinu landuarekin, liburu honek lau urtean idatzitako testuez gain, dantza garaikideko pieza baten atzean dagoen sormen prozesua ere erakusten du: lan-diagramak, proposamenak, dibagazioak, zirriborroak, etab.
Liburua irakurtzeko ez dago dantzako piezak aldez aurretik ezagutu beharrik, irakurketa askea proposatzen du. Hala, dantzarekin ohituta ez dagoen irakurlea trebatu nahi du”.

Doos kolektiboko kidea da Eva Guerrero. Bere ibilbidean zehar dozena bat pieza baino gehiago sortu ditu, bai dantza garaikidekoak baita antzerkikoak ere. Gainera, profesional eta amateur arloan, hainbat antzerki konpainia zuzendu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button