ESZENA

Emigranteen eta errefuxiatuen errealitatea antzerkiaren bitartez hurbilago

BilbaoEszenak, Baliabide Eszenikoen Zentroak, derrigorrezko migrazioak eta errefuxiatuen errealitatea antzerkiaren bitartez ezagutarazteko antzerki ikastaroa jasoko du irailaren 13tik urriaren 6a bitartean.

Jazarpen politikoak, globalizazio neoliberalaren eraginak, ingurumenaren degradazioak, generoaren ondoriozko jazarpenak, mehatxuak eta erresistentzia mugimenduen kriminalizazioa dira, besteak beste, mundu osoan milioika pertsonaren derrigorrezko leku aldaketa eragin duten arrazoiak.

Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordeak eta Teatro en vías de desarrollo taldeak antolatutako ekimena BilbaoEszenaren tailerretan burutuko dira, astelehenez eta asteazkenez, irailaren 13an, 15ean, 20an, 22an, 27an eta 29an eta urriaren 4an eta 6an.

Ekimenaren tailerretan izena ematea doakoa izango da, eta interesatuta dauden pertsona guztientzat irekita egongo da.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button