ARTEA

Txokoetako txoko errealak

Errealitate bat, naturalaren ezberdina, konposizioak eratuz, mundu urbanotik abiaturik hartutako erreferentzia bisualen independenteak, horiek guztiak biltzen ditu Photomuseun aretoak bildu duen Txokoak izeneko erakusketa. Bertako irudien egilea Ines Uribe da.

“Hiriak eskaintzen dizkigun zehaztasun formalei,egiturazkoei eta kromatikoei arreta jartzen diegunean, zenbait txokok duten espresio-balioaz jabetzen gara. Horregatik sortze-prozesuak bi begirada behar ditu: bata, jakingura eta ikerkuntzazko begirada; eta bestea, estetikoa irudi berriak osatuko dituena elementu arkitektoniko eta argazki- formatuaren zurruntasunetik abiatuta”, esan du egileak.

Argazkietan agertzen diren elementu horiek guztiak existitzen dira “kokatzeko erreferentzia bat ematen digutelako. Izan ere, horixe da helburua: elementuak elkarren artean lotzea eta hasiera batean existitzen ez diren erlazioak sortzea, itxuraz hiriak duen kaosa eta zurruntasunari ordena emateko”. Deseraiki

Irudiaren aurrean, ikusten dugunaren aurrean, artistak jarrera garaikide baten garrantziaz ohartzen da, “gaur egungo errealitatetik abiatuta imajinatzean oinarritzen da” jarrera hori.

Erakusketa ikusgai izango da urtarrilaren 7ra bitartean. Gainera, irudiek Amaya Urgoiti Basurtoren poemak dituzte lagun.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button