ESZENA

Markeliñek “Andante” egingo du gaur Aretxabaletan

 

Aretxabaletako Herriko plazan arituko da gaur Markeliñe taldea, eta bertan Andante bere obra paregabea egingo du, 19:00etan.

Fernando Barado, Roberto Castro, Itziar Fragua eta Jon Kepa Zumaldek pertsonaia bereziei bizitza ematen diete Andante obran. Euren hitzetan: “Mozorro antzerkia da Andante eta, era poetikoan, hitzik gabe eta umore ukitu zainduarekin, ahaztu behar ez genituzkeen istorioak kontatzen ditu. Gerra garaiko zapata anonimoen istorioak. Gureak izan daitezkeen zapatenak” lan horrek Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren Saria jaso zuen XVI. Umore Azokan, 2015ean.

Joan den urteko azoka horrek hauxe esan zuen taldeari buruz: “Markeliñek, 25 urtetik gorako ibilbidearekin, oso molde pertsonalez sortzen ditu bere ikuskizunak, jatorrizko sorkuntzaren eta garaikidetasunaren aldeko apustua eginez. Alderdi bisualak zaintzea, aktorearen keinu-multzoa eta objektuak eta hizkuntzak ikertzea, egiteko modu bat osatzen duten elementuak dira. Bizi garen munduak eta garaiak konprometitzen dituzten istorioak sortzen dituzte, geure garaiarekiko eta oroimenarekiko begirada kritiko batez; ikusleak bere gatazkak eta kontraesanak, modu eder eta azkarrean islatuta, ikustearen plazerra senti ditzakeen istorioak, ikusleak iradokizunen gainean eraikitzen dituen istorioak, batzuetan txikienak, unibertsalak, zirraragarriak, poetikoak…”

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button