LITERATURA

“Urtebetetze festa”, Castillo Suarezen azken lana

Ez naiz inoren ama.
Ez dut norentzat negar egin.
Horregatik idazten dizuet egunero.
Barrura begiratu beharrik ez izateko.
Beste inork ez ukitzeko.
Inori ez entzuteko umeak ekartzeko etorri naizela
lurreko arropa jasotzen dudan bitartean.

Hauek bezalako poemak topatuko dituzue, Castillo Suarez poeta altsasuarrak joan den astean aurkeztu zuen Urtebetetze festa lanean.

Aurreko bildumen ildotik (Spam poemak, Bala huts bat, Souvenir), esandakoaren eta esan gabekoaren arteko kontrastearekin jokatzen du, polisemiaz beteriko mezu irekiak erabiltzen, ironia-karga handia duten esaldi biribilak botatzen.

Lirismo itxurazkoari ihes egiten dio Suarezek, lerro ebakien teknikari ere uko eginez, poetikotasuna barrurago, sakonago ezkutatzen den zerbait dela frogatuz.

Castillo Suarez (Altsasu, 1976) Euskal Filologian lizentziatua da, ogibidez euskara-teknikaria eta hainbat komunikabidetako kolaboratzailea. Mugarri estaliak (Susa, 2000), Spam poemak (Elkar, 2004), Bala hutsak (Elkar, 2006), Souvenir (Elkar, 2008) dira bere lanak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button