ARTEA

Leire Salaberria ilustratzailearen lana, Garabat galerian

Bilboko Garabat galerian, apirilaren 24ra bitarte, Leire Salaberria ilustratzailearen lan ederrak ikusteko parada izango duzue.  Euria ari duenean izeneko lanarengatik, 2011n Etxepare saria jaso zuen egile honek. Ehunduraz betetako ilustrazio-liburuak egiten ditu collagearen bidez.

Hainbat teknika uztartzen ditu bere collage lanetan. Sorkuntza prozesuan, behin ideia bururatzen zaionean konposaketaren zirriborroa egin ohi du. Zein akabera izango duen aztertzen du (kolorea, paper mota…), hondoa sortzen du (azkenaldian akrilikoz edo kolorezko arkatzez egiten du) eta ondoren pertsonaiak sortzen ditu: objektuak, landareak, animaliak…
Pertsonaia eta irudi horiek beste paper edo kartulinetan marrazten ditu, emaitza moduan bat-batekotasunarekin jolas egiten duen collagea lortuz.

Euria ari duenean lanaz gain, hainbat liburu argitaratu ditu, hala nola, El señor Ramón y la señora Ramona,  Los invitados de mi hermana, Dos medios Zorros,….

Javier Zabala eta Beatrice Alemagna izan dira bere eraginik nabarmenenak estiloa bilatzerakoan, bien bildumak grinaz irensten zituen ilustrazioan hasi zen garaietan.

Garabaten bere originaletako batzuk egongo dira ikusgai; ilustrazioen berregin batzuk ere ikusi ahalko dira eta bere liburuak eskura jarriko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button