ESZENA

Ertza eta Kukai Dantza taldeen ikusgarriak, asteburuan

XIII. Dantza Zirkuituak Ertza konpainiaren Haria koreografia aurkeztuko du, urriaren 6an, 20:30ean, Elorrioko Arriola Antzokian. Hurrengo egunean, Kukai Dantzak eta La Veronalek Oskara koreografia eskainiko dute Irunen, 20:00etan. Azkenik, Kukai Dantzaren eta Arena Comunicación Audiovisualen Oskara Plazara lana taularatuko dute Amurrion datorren igandean, urriaren 8an.

Ertza konpainiaren Hariak obra diziplina anitzeko ikuskizuna da, antzerkia, dantza eta txotxongiloak uztartzen dituena. “Euren bizitzei eusten zieten hariak bat-batean eten egin direla ikusi duten eta zerotik beste bizitza bati ekin behar izan dioten pertsonen esperientzietan dago oinarritua”.

Kukai Dantza eta Marcos Morau / La Veronal konpainien arteko obra da Oskara koreografia. Berez, “instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten”

Oskara Plazara ikuskizuna Kukai Dantzak eta Arena Comunicación Audiovisualek dantza eta zuzeneko film-emanaldia batzen dituen proposamena da. Hortaz, kontatzen dena da Oskara nola sortu zen eta zer den, dokumental eta zuzeneko dantzarien bidez.

Informazio gehiago: Dantza Zirkuitua

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button