ARTEA

Ezkerraldeko artistak sustatzeko ekimena

Gazte Artea Ezkerraldean izeneko ekimena abiatu dute Santurtzin. Antolatzaileen arabera, “Ezkerraldeko artegile gazteei bulkada ematea du helburu”.

Hala, erakusketa ibiltariak ondu dituzte, eta Sestao (Udal Liburutegia), Portugalete (Gazte Gela) Santurtzi (Mamariga Kulturgunea), eta Barakaldotik (Gazte Buelgoa) igaroko dira, urtarriletik apirilera bitarte.

Guztira lau artisten lanak izango dira ikusgai: Cristina Elortegui, Josune Bargueiras, Stefano Decataldo eta Susana Perez.

Elortegui pintorea da; Bargueiras argazkigintzan, zinemagintzan eta literaturan aritzen da; Decataldo Arte Ederretan lizentziaduna da, eta zenbait arte-jaialditan parte hartu du;  Perez ere Arte Ederretan lizentziaduna da, eta hainbat pintura-lehiaketetan parte hartu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button