ESZENA

Helduentzako txotxongiloen jaialdia, Bergaran

Gaurtik igandera bitarte, Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen XII. Mostra egingo da Bergaran. Hala, gaur bertan, Kantabriako MG Producciones konpainiak irekiko du jaialdia, Granujas a todo ritmo kale-ikuskizunarekin, zeinak musika eta txotxongiloak uztartzen dituen; Blues Brothers musika-taldearen estetikan du oinarri.

Ikuskizun hori Bergarako kaleetan barrena ibiliko da, 19:00etatik aurrera. “Bergarar eta bisitariak Rhythm & Blues musikarekin dantzan jartzeko prest aterako den musikari alprojen taldea. Jack eta Elwood txotxongilo erraldoiekin batera, saxoa, tronboia, tronpeta, tuba, danborra eta dunbala izango dituzte lagun”.

Ostiralean, halaber, hiru hitzordu izango dira: 19:00etan, Italiako Dromosofista taldeak El Cubo Libre lana aurkeztuko du, Seminarioko Karpan; 20:00etan, Merlin Puppet Theatre greziarrek Clown’s Houses lana taularatuko dute Zabalotegi Aretoan; eta, amaitzeko, 22:30ean, Dromofista konpainia Gaztetxean izango da berriro, baina oraingoan Historieta de un abrazo aurkezten.

Larunbatean, egitaraua 13:00etan hasiko da Kontakatilluk aurkeztuko duen Katilukada lanarekin, Seminarioko Karpan; 20:00etan, Valentzia, Mexiko eta Italiako kideek osatutako Zero en conducta taldeak Allegro ma non troppo aurkeztuko du, Zabalotegi Aretoan; eta, larunbateko egitaraua amaitzeko, 22:30ean, Borja Ytuquepintas kataluniarrak Sueños de Arena antzeztuko du, San Martin Plazan.

Txotxongilo mostraren azken egunean, igandean, bi ikuskizun izango dira: Lana (Pez Limbo, Euskal Herria, Seminarioko Karpan, 19:00etan) eta Trau (Guillem Albà, Katalunia, Zabalotegi Aretoan, 20:00etan).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button