ARTEA

“Erroma Monumentala” izeneko erakusketa berria, Photomuseum-en

Erroma zaharrari buruzko argazki ederrez horniturik dator Zarautzeko Photomuseum  museoan zabaldu berri den azken erakusketa.  Martxoaren 20ra bitartean ikusteko parada egongo da.

Erakusketaren honen kariaz, Photomuseumek honako testua igorri digu, non industria-grafikoa eta irudi-fotografikoen arteko hasierako harremanaz mintzatzen den: “Argazkigintzaren aitzindariak berehala ohartu ziren teknika honek eskaintzen zuen aukeraz, bai irudiak bai ideiak barreiatzeko. Bere gaitasun nabarietako bat kopia ugari egiteko aukera zen, eta ezaugarri honi, berehala gehitu zitzaion industria-grafikoa, irudi-fotografikoak inprimatzeko  ahalmenarekin. Horrela, bere ahaleginak kalitate handiko albumak, irudi karpetak, apaindura orriak, etab argitaratzera bideratuta hainbat enpresa grafiko sortu ziren. Testu-inguru honetan interes turistikoak ez ziren aparte geratu, zerikusi handia izan zuten industria grafikoaren eta fotografikoaren garapenean, irudi eskaerak tarteko”.

Garai haietan Cecami (Cesare Capello Milano) etxea izan zen inportanteenetako bat. XX. mendeko lehen hamarkadan sortu zen eta posta-txartelak argitaratzen zituen. Mota horretako postal ugari egin zituen  eta “joan den mendeko 20. eta 30. hamarkadetan, Edira Altarak ilustratzaile modura egin zuen ekarpen itzela azpimarratzekoa da”.

Erroma monumentala titulupean aurkezten den erakusketa  hau, “hiri eternoaren edertasunak aurkezteko helburuarekin, zalantzarik gabe, arte grafikoen eta argazkigintzaren lan saiatua da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button