ESZENA

Dantza Hirian festibalak artistentzako deialdia egin du

Aterpean artista egoiliarren programa bat da, Dantza Hirian ekimenak sortua. Bere helburua gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea da.
Dantzaren esparruan lan egiten duten artistei eta beste arte-diziplina batzuetan dantza erreferentzia modura erabiltzen dutenei zuzendua dago, betiere horien lanak hiri-eremuetako sorkuntzara bideratuta baldin badaude.

Aterpean programak bi artista egoiliar hartuko ditu 2010eko uztailean eta abuztuan. Egonaldia Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionalean eta Donostiako Arteleku arte eta kultura garaikideko Zentroan izango da.
Sorkuntzak, besteak beste, datorren udazkenean aurkeztuak izango dira Dantza Hirian festibalean
Hautagaien proposamenak aztertzerakoan arreta berezia eskainiko zaie euskal kulturarekin, bere historiarekin, eta hizkuntzarekin elkarrizketa koreografikoa asmatzen duten sorkuntzei.

Hautagaiek 2010eko martxoaren 15a baino lehenago helarazi behar dizkiete haien proposamenak Dantza Hirian Festibaleko antolatzaileei.

Informazio osagarria hemen duzue.

Eke-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button