ESZENA

Dantza garaikideaz gozatzeko hamaika aukera

Iragan urtarrilean hasi zen IX. Dantza Garaikidearen Zirkuitua. Orotara 31 obra eta 63 emanaldi egingo dira 21 euskal agertokitan abendura bitarte.

Vitoria-Gasteiz, Dulantzi, Zornotza-Amorebieta, Barakaldo, Basauri, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika, Leioa, Sopelana, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Donostia, Eibar, Hondarribia, Irun, Lasarte, Tolosa eta Errenterian izango dira 63 emanaldi horiek.

Antzoki publikoen SAREAk, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta udalen eta beste laguntzarekin onduriko dantza programak hiru xede nagusi ditu aurtengo edizioari dagokionez: Areto berrien partaidetza sustatzea eta aurrekoena egonkortzea; Programa daitezkeen ikuskizunen katalogoa handitzea, eta, azkenik, zirkuituaren zabalkundea hobetzea.

Bederatzigarren edizioan ikus daitezkeen obrak asko dira: Aukeran konpainiaren Burnia eta Gernika; Dantzaz taldearen Arte-an eta Naufragoak; Kukairen Otehitzari Biraka; eta Carnme Rocheren balletaren El Sueño De Una Noche De Verano.

Obrei eta emanaldiei buruzko xehetasun guztiak, sinopsiak, datak, antzokiak eta bestelakoak: kultura.ejgv.euskadi.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button