ARTEA

I. Simposium “Ikersoinu”, EHUn

Zarata entzutetik, entzutearen zarataraino titulupean zabalduko da apirilaren 22 eta 23an, Bilbao Bizkaia Aretoan, I. Simposium Ikersoinu egitasmoa.

Ikersoinu EHUko Arte eta teknologia fakultateko ikerkuntza talde bat da. Kolektibo honentzat soinua da arterako materia, eta gaur egungo ardatza ikerkuntza sonoroa eta espazio artistikoa da, sorkuntzarako erreminta tekniko eta kontzeptual berriak garatu ahal izateko.

Simposium hau ideia horrekin sortu da, eta hainbat aditu gonbidatuko dira gai hauen inguruan hausnarketa espazio bat sortu ahal izateko.

Adituen artean Jon Matzisidor, Patxi Araujo, Xabi Erkizia, Mattin edota Josu Rekalde topatuko ditugu, besteak beste.

Programazio guztia, ordutegia eta abar, hemen kontsultatu ahalko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button