ARTEA

Bineta solidarioak eta China Crisis taldeko Gary Daly-ren pinturak

Bilboko Expodistrito arte programak otsailaren bigarren hamabostaldirako ondu dituen erakusketen berri eman du, otsailaren 18tik 28ra, hain zuzen ere. Hala, bi erakusketa inauguratuko dituzte astelehenean, otsailak 18: Asier&Javier-en Bidezko kausa duten biñetak eta China Crisis taldeko buru den Gary Daly-ren Homebwird pintura erakusketa.

Makina bat hedabidetan ikusi ohi dira Asier&Javier-en marrazkiak eta gidoiak. Otxarkoaga auzoko udaltegian 30 bat bineta ikusi ahalko dira. Ekimenaren xedea bikoitza da: “Alde batetik, erakusketa ikustera datozenen sentsibilizazioa lortu nahi da, bidegabekeria sozialen aurrean. Bestetik, Bizkaiko Cáritasen haur-proiektuetarako diru-funtsak bildu nahi dira”. Izan ere, erakunde horrekin lankidetzan egin dute erakusketa.

Bestalde, China Crisis pop-rock talde ingelesaren liderra den Gary Daly-k Barrainkuako udaltegian paratuko ditu bere margolanak. Homebwird erakusketaren izenburuak, hasiera batean txarto idatzita dagoela ematen duen arren, etxean egotea gustuko duen hori aipatzen du. Bertan ikusi ahalko diren marrazkiak eta margolanek Erdi Aroko artetik edaten dute, esaterako, Tudor estiloko obretatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button