ARTEA

Emakumeen komikiak eta komiki feministak, Donostian

Gaurtik ekainaren 16ra arte, Begiradak komikietan: emakumeen komikiak eta komiki feministak izenburuko erakusketa dago ikusgai Donostiako Komikigunean, Koldo Mitxelena Kulturunean. Asteazkenean, gainera, bisita gidatua egongo da, 19:00etatik 21:00etara, Josune Muñozen gidaritzapean. Erakusketa Skolastika kultur enpresak ondu du.

“Komiki erakusketa honek emakume komikigileen historia eta istorioak berreskuratu nahi ditu. Sarri emakumeek sortutako komikia autokontsumorako izan den arren, erakusketa honen helburua komiki munduan irudi alternatiboa eskaintzea da.  Begiradak komikietan du izenburu nagusitzat erakusketak, eta begirada anitzak dira azpimarratu nahi direnak”.

Erakusketan 15 panel biltzen dira, eta panel horietan emakumeek egindako komikiak eta komiki feministak biltzen dira; zenbait original ere badaude. Horrekin batera, Emakumeen komikia munduan zehar bideo-lan labur ere ikusteko aukera dago, eta jakina, komikiak eta bibliografia.

Informazio gehiago: kmk.gipuzkoakultura.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button