LITERATURA

Iurretako Bibliotekak Joxan Ormazabal eta bere literatura omenduko ditu

Iurretako Bibliotekak Joxan Ormazabal eta bere literatura omentzeko jardunaldiak atondu ditu, eta hala, “gogora ekarri, berrirakurri, zabaldu; hain baita erraldoia Zegamako aztiaren itzala geure literatur larrean.”

Bertan adierazi dute horren arrazoia: “Ormazabal Euskal haur literatura modernoaren zutabe nagusia zela idatzi zuen Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editoreak, zegamarrak erretiroa hartu zuenean. Izan ere, haurrentzako ipuin, abesti eta kontakizun ugari sortu zuen, Euskal Herriko hainbat ipuin tradizional gaur egungo haurrentzat egokitu, eta editore gisa beste hainbat idazleren kontakizunak argitaratu; bai eta egileei hainbat aholku eman ere.
Patxi Errementaria, Makilakixki, Pernando Amezketarra, Hiztegi Jolastia, Txisteak eta Igarkizunak, Teo, Tartalo, Lazkao Txiki, Barbantxo… Berak jasoak, idatziak edo itzuliak dira geure herri-memorian txertatuak diren pertsonaia piloa. Nekez irudika daiteke zein neurritaraino eragin zuen Joxanen literatur lanak denok zeharkatzen gaituen haurtzaro elkarbanatuan. Bihoa, beraz, geure esker on eta muxu erraldoia Zegamako azti maiteari.”

Hortaz, bere figura eta lana omentzeko jardunaldiak garatzen ari dira Iurretako Bibliotekak hil osoan zehar. Bibliotekak Maiztegi Herri eskolari eskaintzen dizkion irakurle klub guztietan HH2-LH6 Joxantonio Ormazabalen lanak landuko dira, alde batetik, eta beste aldetik, mahai inguruak, tailerrak, liburuen komentarioak, film proiekzioak, ipuin kontalariak,… eta bestelako jarduerekin gozatu ahalko dute bertaratuko direnek.

Programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button