ESZENA

“Cupula Garaikidea” antzerki zikloa aurkeztuko dute

Bihar, martxoak 20, Cupula Garaikidea antzerki zikloa aurkeztuko dute Bilboko Campos Eliseos Antzokiak eta Nexo Teatro konpainiak. Hala, apirilean eta maiatzean, zazpi antzezlan taularatuko dira sei jardunalditan. Obrak antzoki horren Cupula aretoan ikusi ahalko dira.

Apirilaren 20an izango da zikloaren lehendabiziko hitzordua. Egun horretan, Escena Mariñaque konpainiak Carta a las golondrinas obra taularatuko du. 26an, halaber, Gaitzerdi Teatro taldeak Media vuelta antzeztuko du.

Maiatzari dagokionez, hiru antzezlan taularatuko dira: 11n, saio bikoitza izango da, Eva Guerreroren Mírame cuando te hablo eta Miren Gaztañagaren Stereo; 17an, Mama Crea konpainiaren Se puede?; eta, azkenik, 18an, Vertebro Teatro taldeak Estudio para el amor, la muerte y la paciencia antzeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button