ARTEA

Artisten liburu bereziak

Sistema Eragilea egitasmoak Euskal Herriko arte diziplina ezberdinetako 23 artista elkartuko ditu asteburu honetan, beraien argitalpenen inguruan hitz egiteko. Deialdi irekiari erantzun dioten 50 liburuetatik 23 aukeratu dituzte bertan aurkezteko. Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunean egingo da topaketa uztailaren 2an eta 3an.

Esperimentaltasuna ardatz duten arlo ezberdinetako 23 artisten eskutik, haiek sortutako liburu berezietan eta aurkitzen zailetan murgiltzeko aukera izango da, baita argitalpen horiek erosteko ere, trukerako eta salmentarako gunea izango baita aurtengo Mahai Editoriala.

Joan zen urtean hiru Mahai Editorial antolatu ziren Bilbon, Iruñean eta Azpeitian. Aurtengo edizioan, aldiz, sortzaile guztiak Dinamoa Sormen Gunean batuko dira.

Edizio honetan, gainera, Ainara LeGardonen, Itziar Okarizen eta Txaranga Urretzabizkairen performanceak izango dira bertan, argitaratu dituzten liburuei lotuak.

Egun horietan aurkeztuko diren lanen eta egongo diren autoreen gaineko datuak, eta programazioa osoa, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button