LITERATURA

Josu Goikoetxea idazleak poema errezitaldia eskainiko du gaur

Bizkaiko Busturialdeko kultura agenda sutan jartzen duen berakatzzopa.tv plataforman, gaur, hilak 17, arratsaldeko, 18:00etan, Josu Goikoetxea idazle gernikarrak poema errezitaldia eskainiko du.

Elkar argitaletxeak argitaratu zuen 2018ko udazkenean Josu Goikoetxea gernikarraren Zer luzea negu hau poesia lana. 1974an Gernikan jaioa,  bertsolaritza munduan ibilia izanagatik da ezaguna, telebistako aurkezle eta batez ere bertso saioetan gai jartzaile lanetan. Honakoan ordea, idazle gisara estreinatu da Elkarren eskutik argitaratu den poesia lan honekin.

Argitaletxearen esanetan, “bizitzaren erdi parean dagoen pertsonaren balantze baten antza hartzen zaio batzuetan”. Bertan, giza harremanei buruz ari da, guraso zaharrekiko harremanaren inguruan, esaterako. Edota alaben erreferentziak ere agertzen dira. Oro har “bizitzari emandako begirada heldua” da Goikok dakarren proposamena, “pasatakoen esperientziak emandako soseguarekin baina adimena errealitate berriei pizturik duenaren ernetasunarekin”, editorearen esanetan.

Ia hogei urte dute poema zaharrenek, eta idatzi berriak dira azkenak, datarik gabe dauden arren. Batzuetan nahiz besteetan, “sentiberatasun fin bat nabarmentzen da, dotorea, alferrikako enfasirik gabea, gauza txikiei azpildurak ateratzen dakiena eta bizitzan giltzarri diren gertaerei patxadaz eta ironiaz erreparatzen diena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button