ARTEA

Liliana Porter artista argentinarraren atzera begirakoa inauguratuko dute Artiumen

Gasteizko Artium zentro eta museoaren 15. urteurrenaren harira ondu dituzten jardueren baitan, ostegunean, erakusketa interesgarri bat inauguratuko dute: Liliana Porter. Elkarrizketak eta desobeditzeak. Erakusketa zabalik egongo da abuztuaren 27ra arte.

Zentroaren arabera, Liliana Porter argentinarra artista latinoamerikar garaikide garrantzitsuenetarikoa da, “egungo sortzaile buruargi eta originalenetako bat da”, ospe handia duena nazioartean.

“Espazioaren iraultzekin, ezusteko elkarrizketekin eta proportzioak hankaz gora jartzearekin jolastuz, 1970eko hamarralditik hona berezko unibertso bat sortuz joan da, eta finkatutakoa berrikusteko proposamen sendo eta liluragarriak asmatu ditu”.

Hala, bere obran, askotariko teknikak jorratu ditu, betiere kosmos artistiko propioa sortzeko asmoz: “margolaritza, instalazioak, estanpatxoak, bideoak, marrazkiak, eskulturak, antzerkia…”. Mundu pertsonal horretan, umorea, ironia eta sotiltasun ukitu bat uztartzen ditu.

Bada, erakusketak 1969 eta 2016 bitarteko ehun obra inguru hartuko ditu, bilduma publiko zein pribatuetakoak, eta erakusketan artistaren pluraltasuna nabarmenduko da: “bideoak, instalazioak, argazkiak, marrazkiak, margolanak…”, hortaz, bisitariak artistak eraikitako “mundu paraleloa” ezagutuko du, “non lerroak hausten diren, elkarrizketek gainezka egiten duten, proportzioak zapuzten diren eta gauzak inoiz ez diren diruditena”.

Informazio gehiago: artium.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button